Hala adierazi du Iruñean egindako jardunaldi batean, Nadia Calviño Espainiako Gobernuko lehendakariorde ekonomikoak eta Miguel Gil Europako Batzordeko Energiaren zuzendari nagusiak parte hartuta, besteak beste

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak esan du Nafarroa Suspertzeko Planak “Europako ekonomia jasangarri, lehiakor eta kohesionatuenen artean” jarriko duela Foru Komunitatea. Hala adierazi du “Next Generation EU Europako Funtsak, Nafarroa Suspertu Berraktibatzeko Planari bultzada” jardunaldiaren irekieran, Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregian. Ekitaldian Gobernu Zentraleko eta Europako Batzordeko ordezkariek parte hartu dute, hala nola Nadia Calviño Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako lehen lehendakariorde eta ministroak eta Miguel Gil Europako Batzordeko Energiaren zuzendari nagusiak.

Gehiago irakurri