Lankidetza publiko-pribatua defendatu du kanpoan bizi diren nafarren itzuleran lagundu nahi duen ekimenak arrakasta izan dezan
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak parte hartu du NEXT Estrategiarekin lankidetzan aritzen diren enpresen eta erakundeen sarearen topaketan, eta, bereziki, NEXT Retorna ekimenean, atzerrian bizi diren nafarren itzuleran laguntzeko aurkeztu berri den ekimenean. Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak ere parte hartu du topaketan.