Guztira, jasotako laguntza 1.293.485 eurokoa izango da

Nafarroako 115 udalerrik jasoko dituzte 2021eko Kohesiorako Azpiegitura Digitalak Unibertsalizatzeko Programaren (UNICO-Banda Zabala) laguntzak. Programa hori Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak ematen du. Abiadura oso handiko banda zabaleko sareen estaldura emateko beharrezkoak diren azpiegiturak hedatzeko dira.

https://www.navarra.es/eu/-/nafarroako-115-udalerrik-jasoko-dituzte-unico-2021-laguntzak-abiadura-oso-handiko-banda-zabaleko-sareak-hedatzeko?pageBackId=363032&back=true