Nafarroako Lurzoruaren Munduko Egunaren III. Jardunaldia asteazken honetan ospatuko da NUPen, haren kudeaketa begirada jasangarri batetik aztertzeko

Lurzoruaren Munduko Eguna dela eta, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari atxikitako proiektuak (LIFE-IP NAdapta-CC) lurzoruak zaintzearen garrantzia azpimarratu du, Lurreko karbono-hustubide nagusietako bat baitira. Hala egiaztatuko du asteazken honetan, hilak 15, Aragoiko, Nafarroako eta Euskadiko Nekazaritza Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatutako 2021eko Lurzoruaren Munduko Egunaren III. Jardunaldian. Jardunaldi horretan, lurzoruaren kudeaketarekin eta jardunbide egokiekin lotutako gaiak jorratuko dira, klima-aldaketaren eta produktibitatearen igoeraren ikuspegitik, begirada jasangarri batetik, ingurumena eta ingurunea errespetatuz.

Gehiago irakurri