Nafarroako S4 Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren aurkezpenean ingurumen-jasangarritasuna jarduera-ardatz berri gisa sartuko dela iragarri du
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak iragarri du ingurumen-jasangarritasuna sartuko dela Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren jarduera-ardatz berri gisa, orain arteko S3, S4 berria izango da, Foru Komunitatea “garapen jasangarriaren Europako erreferente” izateko helburuarekin sortu dena. Halaber, S4ak oparotasunerako eta bizi-kalitaterako, hazkunde iraunkorrerako eta bidezko trantsiziorako agenda bat ezartzen duela adierazi du.