2021ean, Europar Batasunak ahalegin are handiagoa egin du COVID-19 pandemiari aurre egiteko. Lan egin du txertoak eskuratzeko eta haien ekoizpena handitzeko, pandemiaren aurkako nazioarteko lankidetza indartzeko eta Europa krisi ekonomikotik ateratzeko NextGenerationEU izeneko EBren suspertze-planaren bidez.
Trantsizio ekologikoak aukera ekonomiko garrantzitsuak eskaintzen ditu, eta Europaren susperraldia bultza dezake. Batzordeak lan handia egin zuen Europako Itun Berdea errealitate bihurtzeko, gure herritarrei eta gure ekonomiari aurrera egiten jarraitzeko aukera emango dien legeria aurkeztuz eta, aldi berean, gure planetak jasan dezakeen bizimodua sustatuz.