Europako Batzordeak aurretiazko ebaluazio positiboa egin du Espainiaren eskaerari buruz, NextGenerationEU sistemaren funtsezko mekanismoa den Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren kontura 10.000 milioi euro ordaintzeari dagokionez. Hau da Batzordearen onartzen duen lehendabiziko ordainketa-eskaera, estatu kideek aurkeztutakoen artean, eta mugarri garrantzitsua da mekanismoaren aplikazioan.

2021eko azaroaren 11n, Espainiak ordainketa-eskaera bat aurkeztu zion Batzordeari, Kontseiluaren Betearazpen Erabakian lehen tarterako hautatutako 52 mugarri lortzeko asmoz. Hainbat erreforma egin nahi dira arlo hauetan: mugikortasun jasangarria, energia-efizientzia, deskarbonizazioa, konektibitatea, administrazio publikoa, kualifikazioak, hezkuntza eta gizarte-politika, ikerketa eta garapena, lan- eta zerga-politika, eta SEMaren aplikazioa ikuskatzeko eta kontrolatzeko Espainiako sistema.

Gehiago irakurri