2021eko irailean eta urrian egindako Eurobarometro bereziaren arabera, EBko herritar gehienek uste dute Internetek eta tresna digitalek zeregin garrantzitsua beteko dutela etorkizunean. Gainera, gehiengo zabal batek uste du baliagarria dela Europar Batasunak Europako eskubide eta printzipioak zehaztu eta sustatzea eraldaketa digitalaren arrakasta zaintzeko.

Eurobarometroaren lehen inkesta honen emaitzak lagungarria izanen dira Europako Parlamentuaren, Kontseiluaren eta Batzordearen eskubide eta printzipio digitalei buruzko Europako Adierazpen Solemnearen proposamena formulatzeko. Adierazpen horrek trantsizio digitala sustatuko du, Europako balio partekatuek eta gizakiarengan oinarritutako aldaketa teknologikoaren ikuspegiak gidatuta.

Gehiago irakurri