Jasangarritasunaren printzipio orokor bat da hobe dela materialak berrerabiltzea birziklatzea baino. REUSE proiektuaren taldeak eraikuntzaren sektoreari aplikatzen dio printzipio hori, eta teknologia bat garatu du eraikuntza proiektu guztietan berrerabilera errazteko. Horrek mesede eginen dio ingurumenari, karbono dioxidoa (CO2) eta hondakin kutsatzaileak murriztuko baititu.
REUSE proiektuan, Marie Skłodowska-Curie ekintzek lagunduta, esfortzu ebakitzaileko bi konektore berri garatu dira, altzairuzko eta hormigoizko egitura desmuntagarriak dituzten eraikinetan erabiltzeko.