Europako Batzordeak erregelamendu bat onartu zuen 2021eko azaroaren 26an, estatu kideek 686 milioi euro itzuli ahal izateko Europako nekazariei.

2021eko aurrekontu-ekitaldian, 879,8 milioi euro kendu ziren Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) esparruan nekazariei zuzenean emandako ordainketetatik, nekazaritza-krisirako erreserba finantzatzeko eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) gehieneko muga globala gainditzen ez dela bermatzeko. Azken horren arrazoia da zuzeneko ordainketen gehieneko mugak EBren 2021-27 aldirako aurrekontuari buruzko akordioa lortu aurretik ezarri behar zirela.

Gehiago irakurri