Chivite Presidenteak eta Urkullu Lehendakariak gaur goizean sinatu dute 29 arlotan lankidetzarako oinarriak finkatzen dituen dokumentua
Protokolo berrian, Kanpo Ekintza eta Mugaz Gaindiko Lankidetzaren arloa sartu da, eta Euskadik eta Nafarroak konpromisoa hartu dute “eskualde arteko erakundeetan lankidetza bultzatzeko; hala nola, Pirinioez bestaldeko Konferentzia Atlantikoa (PKA) edo Pirinioetako Lan Komunitatea (PLK), Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboaren (Interreg IVA – POCTEFA) Kudeaketa Aginte gisa duen eginkizuna indartuz”. Gainera, Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdearen lankidetza bultzatuko dute.