Batzordeak 290 milioi eurotik gorako inbertsio-sorta bat onetsi zuen azaroaren 25ean, LIFE programaren kontura, ingurumenaren eta klimaren aldeko ekintzaren arloko 132 proiektu berrietarako.

EBren finantzaketa horren bidez 562 milioi euro inbertituko dira guztira, eta EBko ia estatu kide guztietan eginen dira proiektuak. LIFE proiektu berriak lagungarriak izanen dira Europa klimaren arloan kontinente neutroa bilakatzeko 2050erako, Europako biodibertsitatea leheneratzen joateko 2030era arte, eta Covid-19aren ondoko susperraldi berdea bideratzeko EBn. 2021-2027 programazio-aldi berrian hautatu diren lehen proiektuak dira, eta % 60 handitu da finantzaketa.

Gehiago irakurri