Batzordeak, 2022ko lan-programa onetsi ondoren, abian jarri ditu, azaroaren 24an, 2022rako Erasmus+ programari dagozkion proposamenak egiteko deialdiak.
Heldu den urtean, 3.900 milioi euroko aurrekontua izanen du Erasmus + programak: berriz ere aukera izanen da atzerrian ikasteko, praktikaldiak egiteko, ikastunak prestatzeko eta langileak trukatzeko, eta, orobat, mugaz haraindiko lankidetza-proiektuak egiteko, hezkuntzaren eta prestakuntzaren, gazteriaren eta kirolaren arloetan. Deialdi orokorraz gain, urteko lan-programak beste ekintza batzuk ere baditu, zein bere aldetik eginen direnak, hala nola, «Europako Unibertsitateak» ekimena.