Mintegia datorren asteartean izango da, abenduaren 14an, eta aldez aurretik izena eman behar da.
Nafarroak Europar Batasunean duen Ordezkaritzak Minbiziaren Misioari buruzko online topaketa bat antolatu du datorren astearterako, abenduaren 14rako, Horizonte Europa programaren barruan. Hurrengo hamarkadan kontinentean gutxienez 3 milioi bizitza salbatzea ahalbidetuko duten aurrerapausoak lortzea da programaren helburu orokorra.