Nafarroak lotura estuak ditu Iparraldeko herrialdearekin, Europan berak parte hartzen duen zenbait sareren bidez.
Bisitaldian, Irujok hauxe adierazi du: “Digitalizazioa da ekonomia aurreratuek eman behar dugun aurrerapauso handia, baldin eta hamarkada honen amaieran ekonomia aurreratuak izaten jarraitu nahi badugu; horregatik Nafarroako Gobernua erabat konprometituta dago enpresa-sarearekin haren eraldaketari begira. EBren helburua da Europako Hamarkada Digitala lortzea, subiranotasun digitala bultzatuz eta arauak ezarriz, besteen arauei jarraiki beharrean, datuetan, teknologian eta azpiegituretan arreta berezia jarrita.