Europako Batzordeak REACT-UE baliabideen 2022rako esleipena argitaratu du. Dagoeneko 11 000 milioi euro inguru daude eskuragarri (prezio korronteetan) 27 estatu kideetako kohesio-politikaren barruko programetarako. Espainiak 3 600 milioi inguru jasoko ditu datorren urtean.
Funts horiek gehitzen zaizkie 2021ean eskuragarri jarritako ia 40 000 milioi euroei; kopuru horretatik ia 11 000 milioi Espainiari esleitu zitzaizkion. Horri esker, estatu kideek berreskuratze-neurriak aplikatzen jarraituko dute, osasun-sistemen eta enpresen erresilientzia handituz eta talde kalteberenei lagunduz; aldi berean, lehentasun ekologiko eta digitalak bultzatzen lagunduko dute, berreskuratze adimentsu, jasangarri eta kohesionatua lortzeko.