Batzordeak gida interaktibo berri bat jarri du martxan gaur. Gida horrek deskribatzen ditu EBren mailan kulturaren eta sormenaren sektoreek dituzten finantzaketa-aukera guztiak. CulturEU-k leihatila bakar gisa funtzionatzen du EBko finantzaketaren arloan eta, guztira, 75 finantzaketa-aukera biltzen ditu, EBko 21 programetakoak. Programa horien artean daude Europa Sortzailea, Europa Horizontea, egitura-funtsak edo InvestEU. Klik gutxi batzuen bidez, online tresna interaktibo horrek Europako edozein kultura-erakunde bideratzen ahal du EBn berarentzat dagoen finantza-laguntzarik egokienera.

Gidaren helburua izan da kulturaren eta sormenaren sektoreetan lan egiten duten edozein tamaina eta motatako bazkideei laguntzea EBren finantzaketen eskaintzan nabigatzen eta zer aukera dituzten jakiten; azken batean, xedea da finantzaketa hori errazago eskuratzen laguntzea. Alderdi interesdunek automatikoki iragaz ditzakete finantzaketa-aukerak, beharren, sektorearen eta erakunde motaren arabera. Barruan ditu, halaber, adibide iradokitzaileak eta jardunbide hobeak.

Gehiago irakurri