Nafarroaren Eguneko ekitaldi nagusian, politikaren zerbitzu publikorako bokazioa eta Foru Komunitatearen oparotasunerako ekarpena aldarrikatu ditu.
Lehendakariak aintzatespena agertu die nafarrei pandemian zehar izan duten “erantzukizun eta elkartasunarengatik” eta suspertze sozial eta ekonomikorako garai berriari ekiteko egindako ekarpenarengatik. “Ez da oparotasunik izango –azpimarratu du- hori partekatzen ez bada”.
Ildo horretan, Nafarroak erronka horri aurre egiteko dituen instrumentuak aipatu ditu, laster, S4 izenekoa, Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren eguneratzea, aurkeztuko dutela eta Industria Plan berri bat egongo dela iragartzearekin batera. Horrez gain, Nafarroa Suspertu Plana, Europako funtsak eta sektore ekonomiko ezberdinetako PERTEak aipatu ditu, Espainiako Gobernuak sustatzen dituenak.