Nafarroako eta Valentziako komunitateek lankidetza-bideak ireki dituzte etxebizitza publiko berritzaileen sustapenean.
Nafarroako Gobernuko eta Valentziako Generalitateko lehendakariorde eta Etxebizitza kontseilariek, José Mª Aierdik eta Héctor Illuecak, lan-topaketa bat egin dute Valentzian, beren exekutibo autonomikoak egiten ari diren etxebizitza-jarduerak eta -politikak partekatzeko, eta erakundeen arteko lankidetzarako bideak irekitzeko, etxebizitza publiko jasangarri eta berritzailearen sustapena hobetzen, alokairuko parke publikoa indartzen edo etxebizitzaren funtzio soziala berreskuratzen laguntzeko, besteak beste.