Erakunde eta federazioek lankidetzan garatu duten proiektu hau euskal pilotan aritzen diren kirolari, teknikari eta gestoreei zuzenduta dago eta arlo kondizionala, teknikoa eta taktikoa garatzeko balio du.
Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Kontseilari Rebeca Esnaolak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidente Gotzon Embilek, Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzako presidente Javier Condek, Iparraldeko Euskal Herriko Pilota Batzarreko presidente Jean-Michel Garayar-ek eta Munduko Pilota Batzarreko presidente Fernando Azkaratek parte hartu dute gaurko aurkezpenean Kimet Sport kirol aholkularitza erakundeko Gari Fullaondorekin batera. Proiektuak Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berria- Euroeskualdearen dirulaguntza ere badu.