Europako Eskualdeetako Komiteko (EEK) Ingurumen eta Klima Aldaketa Batzordeak energiaren, klimaren eta ingurumenaren 2022ko agendari buruz eztabaidatu du astearte eta asteazkenean, eta funtsezko hiru gai nabarmendu ditu: zero kutsadurarantz aurrera egiteko beharra, EBko Isurpen Eskubideak Salerosteko Sistemak (ETS) eta Karbonoa Mugan Doitzeko Mekanismoak (CBAM) EBko hiri eta eskualdeetan erabiltzeko premia, eta genero-berdintasuna eta klima.
EEK-k jakinarazi duenez, Glasgowko Klimari buruzko Goi Bileran (COP26) ateratako ondorioak eztabaiden zati izan dira, eta Glasgowko Klima Ituneko aipu hau goraipatu da: “Klima-krisiari aurre egiteko, lankidetzako eta maila anitzeko ekintza premiazkoa da”.