Herrialde horretan bizi diren pertsona nafarrak eta “Europa gertuago” programan parte hartzen duten erakundeak izan dira topaketan.
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak berriki onartutako Kanpo Harremanetarako Plana aurkeztu die Bruselan bizi diren nafarrei. Topaketa, Nafarroak Bruselan duen ordezkaritzan izan da, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako “Europa gertuago” programaren barruan, erakunde nafarrak Europako erakundeak ezagutzeko egiten ari diren bisitaren barruan.