Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako erakundeekin batera Bruselara egingo duen misioan parte hartuko du Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak
Guztira hamar entitate nafar Bruselara misio batean parte hartzen ari dira, Europako erakundeak bertatik bertara ezagutzeko. Ekimen hau Europa Gertuago ibilbidearen barruan sartzen da. Ibilbide horren helburua da enpresei eta foru-erakundeei Europako finantzaketarako sarbidea erraztea, eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak eta Enterprise Europe Network (ENN) sarearen Nafarroako nodoek sustatzen dute, ETEei laguntzeko.