Horrela adierazi du Gómez kontseilariak, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela-eta Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak antolatutako jardunaldi batean.

Munduko berotegi-efektuko gasen %10 zaborretan amaitzen duten elikagaien ekoizpenean eta kudeaketan isurtzen dira. Horrela adierazi du Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea dela-eta Nafarroak Europar Batasunaren aurrean duen Ordezkaritzak antolatutako jardunaldi online batean. Elikaduraren xahuketa ardatz duen saio honetan, hainbat eskualdek arlo horretan egindako jardunbide egokien adibide batzuk aurkeztu dira, hala nola Foru Komunitateak berak, Trevisok (Italia) eta Gran Portok (Portugal).

Gehiago irakurtzeko