Gomez kontseilariak Life Farming Bardenas programaren aurkezpenean parte hartu du. Programa horretan, nekazaritza-sistemetan aldaketak, labore berriak martxan jartzea edo espezieen habitata hobetzea sartzen dira

Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Europako Life Farming Bardenas proiektuaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean. Proiektu hori Errege Bardeetako Komunitateak bultzatu du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren lankidetzarekin, GAN-NIK eta INTIA sozietate publikoen eta Global Nature Fundazioaren (FGN) bitartez. Programaren helburua estepako hegazti mehatxatuen, gainbeheran daudenen, arriskuan daudenen edo agortuta daudenen populazioen beherakada geldiaraztea da. Proiektuan parte hartzen ari dira, halaber, UAGN sindikatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, SEO Birdlife, AN Taldea, ASOBAR eta ASCAPEBAR.

Gehiago irakurtzeko