Europako Parlamentuan, aste honetan: Ukraina, eurogunea, emakume afganiarrak

2022-04-26T07:57:31+01:00

Europako Parlamentuko kideen ordezkaritza bat Ukrainara joanen da aste honetan informazioa biltzeko; halaber, eurogunearen egoera eta emakume afganiarren egoera eztabaidatuko dira. Emakume afganiarrak Europako Parlamentuak Bruselan duen egoitzan "Emakume afganiarrei buruzko Jardunaldiak" eginen dira asteartean eta asteazkenean. Goi-mailako konferentzia horretan, Sajarov sariaren 2021eko finalistek, Europako Parlamentuko kideek, Batzordeko eta NBEko ordezkariek eta nazioarteko beste erakunde