Beka baten deialdia egin da, 2022 eta 2023 urteetarako, Nafarroako Gobernuak Bruselan duen bulegoan unibertsitate-titulua duen pertsona bati prestakuntza praktikoa emateko

2022-04-26T07:55:33+01:00

Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak 2022rako eta 2023rako Nafarroako Gobernuak Bruselan duen bulegoan prestakuntza hartzeko beka baten deialdia onetsi du. Hauek dira beka horren helburuak (hilean 1450 euro gordin ordainduko dira): Gazteen prestakuntza sustatzea, zehazki, kanpo ekintzaren arloan. Europari buruzko ezagutza praktikoa hobetzea Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoan. Europar Batasuneko erakundeen funtzionamenduari, instituzioei, politikei eta ekintzei buruzko ezagutza