Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroa, Euskadi eta Iparraldeko Pilota federazioek, Munduko Pilota Batzarrarekin batera, euskal pilota garatzeko metodologia berritzailea aurkeztu dute gaur

2021-12-02T12:04:06+01:00

Erakunde eta federazioek lankidetzan garatu duten proiektu hau euskal pilotan aritzen diren kirolari, teknikari eta gestoreei zuzenduta dago eta arlo kondizionala, teknikoa eta taktikoa garatzeko balio du. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Kontseilari Rebeca Esnaolak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidente Gotzon Embilek, Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzako