Kohesioari buruzko txosten berriak erakusten du Europako eskualdeen arteko aldeak murrizten ari direla EBren laguntzari esker

2022-04-26T10:10:12+01:00

Kohesioari buruzko 8. txostenak erakusten du kohesio-politikak lagundu egin duela EBko eskualdeen arteko lurralde- eta gizarte-desberdinkeriak murrizten. Finantzaketari esker, espero da gutxien garatutako eskualdeen per capita BPGa % 5 haztea hemendik 2023ra. Inbertsio berberei esker, halaber, % 3,5 murriztu zen gutxien garatutako eskualdeen per capita BPGaren eta gehien garatutako eskualdeenaren arteko aldea, bi muturretan eskualdeen % 10 hartuta.