Loading Events
This event has passed.

Espainiako Gazteen Europako Parlamentuak Nafarroako 2024ko 1. Regional Selection Conference (RSC) konferentzia antolatu du Iruñean. Bertan, Europa osoko 70 gazte inguru bilduko dira, 2024ko martxoaren 21etik 24ra bitarteko astean. Hezkuntza- eta kultura-esperientzia paregabea izanen da, eta Europako gaur egungo gai premiazkoenetako batzuk aztertuko dira bertan.

European Youth Parliament (EYP) (Gazteen Europako Parlamentuak) gazteen erakunde bat da, gobernuz kanpokoa, irabazi-asmorik gabea eta inolako afiliazio politikorik gabea. Antolatzen ari den ekitaldiak Europako Parlamentuaren lan-batzordeen eta osoko bilkuren formatuari jarraitzen dio. Ekitaldiaren helburu nagusiak honako hauek dira: kulturen arteko elkarrizketa sustatzea, ezagutzak trukatzea, herritartasun aktiboa bultzatzea eta parte hartzen duten gazteen zeharkako trebetasunak garatzea.

Honako hauek hartuko dute parte ekitaldian: Europako hainbat herrialdetatik datozen gazte ekintzaile boluntarioek, unibertsitateko ikasleek, bazkideek eta erabakiak hartzen dituztenek, tokikoek nahiz Europakoek. Helburua da inoiz ez bezalako esperientzia bermatzea parte-hartzaile guztientzat.

Behin-behineko agenda

  • 09:00-09:15 Hasierako ekitaldia: Unai Hualde
  • 09:15-10:45 I. eta II. batzordeak
  • 10:45-11:15 Kaferako atsedenaldia
  • 11:15-13:00 III. eta IV. batzordeak
  • 13:00-15:00 Luncha eta atsedena
  • 15:00-17: 15 V., VI. eta VII. batzordeak
  • 17:15-18:30 Hizlariak
  • 18:30-19:30 Amaierako ekitaldia
  • 19:30-20:00 Azken agurrak