
Europar Batasunaren jardunaldia: YEUF proiektua
22/03/2024 | 10:00 - 12:30
Jardunaldi horren helburua da Europan esperientzia duten pertsonak harremanetan jartzea politikaren arloko profesionalekin eta gazteekin, eta aurreikusten du Europari, haren esanahiari eta 2024ko ekainaren 9ko Europako hauteskundeen garrantziari buruzko eztabaidak egitea
Europako Parlamentuaren laguntzaz eta gazteen 15 erakunderekin elkartuta, #YEUF proiektuaren helburua da gazteak Europako politikan inplikatzea. Nazioz gaindiko proiektuak gazteen parte-hartzea behar du, batez ere kontuan hartuta 2024ko ekainean izanen direla Europar Batasunerako hauteskunde erabakigarrienak. Parlamentu berriak etorkizuna zehaztuko du: batasun handiagoa edo txikiagoa, ekonomikoagoa edo sozialagoa… Gazteek beren iritzia eman behar dute, eta horretarako lekua izan behar dute. Halaber, baliabideak eta informazioa eskaini behar dizkiegu.
Proiektuari buruzko informazio gehiago: https://laboeduca.org/ciudadania-jovenes-y-participacion-politica-yeuf/