Batzordeak atseginez hartu du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren artean lortu den behin-behineko akordio politikoa, EBn merkaturatuko diren bateria guztiak jasangarriagoak, zirkularragoak eta seguruagoak izan daitezen. Akordioaren oinarria Batzordeak 2020ko abenduan egin zuen proposamena da, eta bateria mota ororekin zerikusia duten alderdi sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak hartu ditu kontuan.

Lege berria funtsezko lorpena da Europako Itun Berdearen esparruan, eta haren xedea da ekonomia zirkularra eta EBren zero kutsadura izateko nahiak bultzatzea. Hala, bateriak jasangarriagoak izanen dira haien bizi-ziklo osoan zehar, materialen sorreratik hasi eta material horien bilketara, birziklapenera eta berrerabilpenera arte. Gaur egungo energia-testuinguruan, arau berriek funtsezko esparru bat ezartzen dute baterien industria jasangarri eta lehiakor baten garapena sustatzeko, hau da, Europaren trantsizio energetiko garbiari laguntzeko eta erregaiaren inportazioetatik independente izateko. Halaber, bateriak funtsezko teknologia dira eta EBk 2050. urterako erdietsi nahi duen klima-neutraltasunari begira aurrerapen gaitza da.

Gehiago irakurri