Inbertsioak 36.682 milioi euroko laguntzak izanen ditu guztira, aukerak sortuko ditu lurraldeetan eta ekoizpen-ereduaren aldaketa bultzatuko du.
Espainiako Gobernuak eta Europako Batzordeak 2021-2027 aldirako Espainia Elkartzeko Akordioa berretsi dute. Dokumentu estrategiko horretan, Urte Anitzeko Finantza Esparrua osatzen duten Europako funts guztien jarduketa ildo nagusiak eta inbertsio lehentasunak jasotzen dira, eta lurralde guztiei inbertsio aukerak irekitzea eta ekoizpen ereduaren aldaketa bultzatzea ahalbidetuko du.
Hauek dira akordio hau osatzen duten funtsak: Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF), Europako Gizarte Funtsa Plus (EGIF+), Europako Itsasorako, Arrantzarako eta Akuikulturarako Funtsa (EIAAF) eta Bidezko Trantsizioko Funtsa (BTF).