Osasun ministroak eta Chivite Lehendakariak 20 bat taldetan egin den 35 milioiko inbertsioari balioa eman diote, baita erradioterapiaren zehaztasuna eta segurtasuna hobetzen duen taldeari ere
Carolina Darias Osasun ministroak, Maria Chivite Nafarroako presidenteak, Santos Indurain Osasun kontseilariak eta Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak Nafarroako Ospitale Unibertsarioan (NOU) onkologia erradioterapikoko zerbitzuaren tratamenduetarako azeleragailu lineal berria bisitatu dute gaur goizean. INVEAT funtsekin finantzatuta dago, eta hilabete honetan jarriko da martxan.