Zabala Innovationek garatutako ekimenaren helburua Europan berrikuntza irekia sustatzea da. Horregatik, Interneteko Domeinuen Europako Erregistroak antolatutako sarien ‘Liderrak’ kategorian saritu zuten, eta beste bost webgune ere saritu zituzten.

Zabala Innovationen ekimenak bi modulu bereizi ditu. Kaila Analytics bilaketa-motor indartsua da, Europako 65 datu-iturri ireki baino gehiago ditu eta ingurune bakar batean txertatzen ditu. Kaila Wise gomendio-motorra da, eta algoritmo sofistikatu batean oinarritutako iradokizunak eskaintzen dizkie erabiltzaileei.

Gainera, erabiltzaileari interesatzen zaizkion proiektuen txostenak deskarga daitezke Kailatik, eta baita erakundeen arteko gurutzaketa bat egin ere, haien ezaugarri komunak ezagutzeko eta haien jarduera aztertzeko. “Horri guztiari esker, neurrira egindako konponbideak eskaintzen ahal zaizkie erabiltzaileei, bai eta proiektuetarako Europako finantzaketa lortu, berrikuntza-joerak aztertu, lehia-zaintza egin eta antzeko esparruetan bazkideak eta laguntzaileak aurkitu ere”, Zabala Innovationek zehaztu duenez.

Irakurri gehiago