Batzordeak EBren ekintza plana berrikusi du, basa espezieen legez kanpoko merkataritza desagerrarazteko asmoz, Hemendik 2030era bitarteko biodibertsitateari buruzko estrategian iragarritakoaren arabera.
Basa espezieen legez kanpoko merkataritza osatzen duen munduko merkatu beltzak espezie osoak murriztea edo desagertzea dakar, eta eritasun zoonotikoak areagotzen ditu (hau da, animalien eta gizakien artean transmiti daitezkeenak). Nazio Batuen Drogaren eta Delituaren aurkako Bulegoak egindako Basa bizitzaren aurkako delituei buruzko munduko 2020ko txostenaren arabera, trafiko horrek munduko herrialde guztiei eragiten die, askotariko espezieak salerosten baitira, adibidez, aingirak, pangolinak eta ebano berdea. Plan horrek duela sei urte onetsitako lehen ekintza plana eguneratzen du, eta EBk basa espezieen trafikoaren aurka 2027ra arte gauzatuko dituen ekintza berriak bideratuko ditu.