Erakunde bat ordezkatzen baduzu edo freelance lan egiten baduzu ikus-entzunezkoen eta albisteen sektorean, tresna interaktibo hau ezagutzea interesatuko zaizu. Mapaketa interaktiboko tresnaren helburua da EBrekin lotutako finantza laguntzako mekanismoetarako sarbidea erraztea. Ikus-entzunezko baliabideen eta komunikabideen sektoreko erakundeentzako finantzaketa aukerei buruzko informazioa jasotzen du. Komunikabideetako merkatuko eragileei lagunduko die EBko laguntza iturri egokiena identifikatzen eta eskatzen, horretarako dauden programa eta tresnen artean.

Ikus-entzunezko baliabideen eta komunikabideen sektorearen beharrak eta aukerak

Tresna interaktibo horrek EBrekin lotutako ikus-entzunezko baliabideen eta komunikabideen sektoreko laguntza aukera nagusiak laburbiltzen ditu, 2021eko uztailetik aurrera. Europa Sortzailea programa sektorialetik haragoko finantzaketa fluxuak hartzen ditu, hala nola Horizonte Europa, InvestEU eta beste batzuk.

Komunikabideen balio-kateko hainbat sektoretako operadoreentzako lehen gida praktikoa da, eta azaltzen du non aurkitu EBren laguntza bere jarduera eta beharretarako.

Tresna interaktiboak EBko programen logika azaltzen du. Beste finantzaketa aukera batzuetan interesa duten komunikabideek eta  profesionalek hemen aurki ditzakete zabalik dauden deialdiak: komunikabideen sektoreari buruzko orria. Ikus-entzunezko baliabideen sektorekoak ez diren kultura eta sormen sektoreetan aktibo dauden erakunde eta profesionalek CulturEU Funding Guide lineako tresna interaktiboa erabil dezakete.

Nola nabigatu gidan zehar?

Lehenik eta behin, ireki tresna interaktiboa, horiz margotuta dagoen estekan klikatuz.

Hasteko, klik egin erdiko nodoan (“Nor zara zu?”), eta urratsez urrats nabigatu, erakunde mota eta jarduera sektorea adierazita, bai eta zer premia nagusitarako lortu nahi duzun laguntza ere.

Gidak nabarmenduko ditu EBk zure kontsultarako dituen finantzaketa aukerak. Azken emaitza izanen da eskatzen ahalko duzun tresnarik garrantzitsuenaren deskribapen xehatua.

Gehiago irakurri eta tresnan sartu