Europako Banaketa-sistemetako Operadoreen Elkarteak (E.DSO ), Segurtasun Zibernetikoaren Europako Sareak (ENCS) eta Elektrizitatea Garraiatzeko Sistemetako Operadoreen Europako Sareak (ENTSO-E) batera antolatu dute zibersegurtasunari buruzko bosgarren ekitaldia. Hauxe da aurtengo izenburua: ‘Europako energia sareen segurtasuna, goitik behera aldatu den agertokian’.

Aurtengo ekitaldian zibersegurtasunaren arloko adituak bilduko dira industriaren azken ezagutzak trukatzeko, Ukrainako gerraren ondorioz erabat aldatu den agertokian.

Ekitaldiaren programa eta erregistroa

Honako hauek dira ekitaldian eztabaidatuko diren gai nagusiak: nola sortzen dituen gatazkak baldintza berriak energia sareen zibersegurtasunerako, nola jar dezaketen arriskuan ziberjazarpenek eta malwareak  energia sareen segurtasuna, eta nola babes dezakeen Zibersegurtasunari buruzko Sareen Kode berriak are gehiago energia sektorea ziberjazarpenetatik.

Ekitaldia Bruselan eginen da azaroaren 23an, eta oso pertsona gutxi joanen dira, baina online ikus daiteke 10:00etik 15:30era bitartean, erregistroa bete ondoren. Aurrez aurre bertaratu nahi izanez gero, interesdunak honako honekin jarri beharko dira harremanetan: tiffany.jordan@edsoforsmartgrids.eu.