Europako Kontseiluak eta Parlamentuak atzo jakinarazi zuten behin-behineko akordio politikoa lortu dutela auto eta furgoneta berrietarako CO2-aren isurien arloko arau zorrotzagoei buruz. Helburua da aurrera egitea emisiorik gabeko mugikortasunerantz.

“55. helburua” da emisioak gutxienez % 55 murrizteko helburua, EBk 2030erako finkatu duena . Proposatutako neurri sortaren helburua da EBko legeria 2030eko helburura egokitzea.

Ofizialki onetsi bitartean, legegilekideek hau erabaki zuten:

  • 2030erako CO2-aren isuriak murrizteko helburua: % 55eko murrizketa auto berrietarako eta % 50ekoa, berriz, furgoneta berrietarako, 2021eko mailekin alderatuta.
  • 2035erako CO2-aren isuriak % 100 murrizteko helburua, auto zein furgoneta berrietarako.

Prentsa ohar osoa