Urriaren 20an eta 21ean, Kontseilu Europarrak erabaki batzuk hartu zituen Ukrainari/Errusiari, azpiegitura kritikoei, energiari eta ekonomiari eta kanpo harremanei buruz.
Bileran hartutako neurri azpimarragarrienetako batzuk honako hauek dira: borondatezko gas erosketa bateratua (salbu eta eskariaren agregazio loteslea, biltegiak betetzeko beharren % 15eko bolumenaren parekoa); prezioen denbora tarte dinamiko bat ezartzea gas naturalaren transakzioetan, gasaren gehiegizko prezioak berehala mugatzeko; EBren denbora esparru bat, elektrizitatea sortzean gasaren prezioa mugatzeko; energia elkartasuneko neurriak gas horniduraren balizko etenei begira…