Errusiak arma gisa erabiltzen badu energia, Europar Batasuna elkartuta egonen da herritarrak eta enpresak babesteko, eta behar diren premiazko neurriak hartuko ditu.
Europako Kontseiluak erabaki du, egungo krisia kontuan hartuta, ahaleginak bizkortu eta areagotu behar direla arlo hauetan: eskaria murriztea, horniduraren segurtasuna bermatzea, errazionamenduak saihestea eta Batasun osoko etxe eta enpresentzako energiaren prezioak murriztea. Halaber, merkatu bakarraren osotasuna zaindu beharko da.
Europako Kontseiluak Kontseiluari eta Batzordeari eskatu die presaz aurkez ditzatela honako neurri gehigarri hauei buruzko erabaki zehatzak, bai eta Batzordearen proposamenei buruzkoak ere, lehendik dauden kontratuetan dituzten ondorioak, bereziki, ebaluatu ondoren –epe luzeko kontratuei ez eragitea barne–, eta energia konbinazio eta egoera nazional desberdinak kontuan hartuta: borondatezko gas erosketa bateratuak; gasaren merkatuaren baldintzak zehaztasun handiagoz islatuko dituen beste erreferentzia balio osagarri bat sortzea 2023ko hasierarako; eta prezioen denbora tarte dinamiko bat ezartzea gas naturalaren transakzioetan, gasaren gehiegizko prezioak berehala mugatzeko, besteak beste.