Europar Batasunean nekazaritzarako etapa berri bat zabaltzear gaude, Nekazaritza Politika Bateratu (NPB) berria 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko baita indarrean EBko 27 estatuetan. Nekazaritza Politika Bateratu berrirako, herrialde bakoitzak bere plan estrategiko nazionala prestatu du, azaltzeko nola ezarriko dituen NPBaren elementuak 2023tik 2027ra artean
NPB berriaren gakoen artean dago nekazaritza ekologikoagoa, berritzaileagoa eta ingurumen-inpaktu txikiagokoa lortzea. Europako Batzordearen Madrilgo Ordezkaritzan 2022ko azaroaren 23an antolatuko dugun konferentzian, Espainiako nekazaritzak epe laburrean eta ertainean izanen dituen aukerei eta erronkei buruz eztabaidatuko dugu, jasangarritasuna eta berrikuntza oinarri harturik.