Udalerri horiek arlo sozial, kultural, hezkuntza-arlo eta urbanistikoetan lan egitearen aldeko apustua egiten dute

Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok Burgi eta Mauleon herrien arteko senidetze-jaian parte hartu du gaur. Ekitaldia Erronkari bailaran egin da, eta herri horiek mugaz gaindiko lankidetzaren aldeko konpromisoa berretsi dute, Nafarroako Gobernuak bultzatuta, Kanpo Ekintzako 2021-2024 Planaren esparruan. Ekitaldian zehar, Ollo kontseilariak adierazi du “lankidetza-proiektuarekin oro har, kultur, gizarte eta memoria historikoaren arloko ekintzak garatzeaz gain, hizkuntzaren, hezkuntzaren eta mugikortasun eta hirigintzaren arloan batera lan egitea lortu nahi dela”.

Gehiago irakurri