Egun hauetan New Yorken egiten ari da funtsaren zazpigarren birjarpen konferentzia, Estatu Batuetako presidente Joe Bidenek New Yorken antolatuta. Bertan, Europako Batzordeak atzo iragarri zuen 715 milioi euroko zuzkidura, inoiz ez bezalakoa, emanen diola mundu funtsari 2023-2025 aldirako, EBko aurrekontuaren kargura

Mundu funtsa da HIESaren, tuberkulosiaren eta malariaren aurka borrokatzeko nazioarteko elkarte bat da, eta berrogeita hamar milioi bizitza salbatu ditu azken hogei urteetan. Ekarpen berria batuko da EBren aurrekontuaren kargura mundu funtsaren COVID-19ari erantzuteko mekanismorako aurten esleitutako 150 milioi euroekin, herrialdeei banakako babes ekipoen, diagnostiko proben eta neurri terapeutikoen kostuak ordaintzen laguntzeko.

Gehiago irakurri