EBk 1.000 paziente ukrainarren ebakuazio medikoa koordinatu du arrakasta handiz –orain arte, behintzat– Babes Zibileko Mekanismoaren bidez, Europa osoko ospitaleetan osasun laguntza espezializatua eman dakien.
Martxoaren 11tik aurrera, EB koordinatzen ari da pazienteak Europako beste herrialde batzuetara, ospitaleetan haiek hartzeko lekua duten herrialdeetara, hain zuzen, eramatea, tokiko ospitaleen gaineko presioa arintzeko asmoz. 18 herrialdetara eraman dituzte paziente ukrainarrak: Alemania, Frantzia, Irlanda, Italia, Danimarka, Suedia, Errumania, Luxenburgo, Belgika, Espainia, Portugal, Herbehereak, Austria, Norvegia, Lituania, Finlandia, Polonia eta Txekiar Errepublika.