Aurrekontua ia 4,5 milioi eurokoa da, obra 2023ko urtarrilean hasiko da, eta 9 hilabete inguruko egikaritze-epea du
Espainiako Gobernuak 2021eko apirilaren 27an onartutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan, inbertsio nabarmenetako bat INVEAT Plana da, 796.100.000 euroko zuzkidura duena. Plan horren helburuak dira goi-teknologiako ekipoen parke teknologikoaren zaharkitzea murriztea eta, gutxienez, % 15 handitzea goi-teknologiako ekipamenduen 100.000 biztanleko dentsitatearen batez besteko tasa.