Europako Batzordeak azaroaren 26ra arteko epea ireki du ekarpenak jasotzeko.

Batzordea iritziak biltzen ari da Interneteko ingurune digital fidagarri eta arduratsuei buruzko EBren lege-proposamenaren inguruan. 

Hala, adingabe, guraso, tutore, irakasle eta hezitzaileen ekarpenak bildu nahi dituzte, bai eta proposamenean aipatzen diren online plataformenak ere, proposamena babestu zuen datu-base publiko zabala osatzeko asmoz (besteak bete, Haurren Online Segurtasunari buruzko Talde Bereziko presidentekideen txostena; adingabeekin, gurasoekin eta hezitzaileekin egindako kontsulta espezifikoak; eta haurren online esperientziei buruzko 2026ko azterlana).

Irailean aurkeztu zen EU KIDS ACTek adingabeen online segurtasuna hobetuko du Batasun osoan. Hala, atzeratu eginen da sare sozialetan sartzeko adina, eta segurtasun-arau zorrotzak txertatuko dira diseinutik bertatik, baita pribatutasuna babesten duten adin-egiaztapenerako sistemak ere, eta arau horiek modu eraginkorrean aplikatzeko bideak. 

Ekarpenak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 26an amaituko da. Europako Batzordeak jasotako erantzun guztien laburpena eginen du, eta Europako Parlamentura eta Kontseilura bidaliko du, legegintza-eztabaida aberasteko.