EBren arabera, ikasleek espero baino gaitasun gutxiago dute hiru arlo nagusitan: matematikan, irakurketan eta zientzietan.

Europako Batzordeak EBren azterketa bat argitaratu du ELGAren PISA 2025 txostenaren emaitzei buruz. Txosten horren arabera, 15 urteko gazteen oinarrizko gaitasunak gainbeheran doaz EB osoan.

EBren ondorioen arabera, ikasleek espero baino gaitasun eskasagoa dute hiru ikasgai nagusitan: % 33,9 matematikan, % 31,3 irakurketan eta   25,9 zientzietan. Horrek esan nahi du EB gero eta gehiago urruntzen ari dela errendimendu baxua % 15etik behera murrizteko 2030erako jarritako helburutik. Bikaintasuna ere behera egiten ari da. 2025ean, EBn emaitza onenak izan zituzten ikasleen ehunekoa % 4,8koa izan zen irakurketan, % 6,4koa zientzietan eta % 6,8koa matematikan; EBk 2030erako ezarritako helburuaren oso azpitik (gutxienez % 12 ikasgai bakoitzean). EBko herrialde batek ere ez du lortu irakurketaren edo zientzien arloan ezarritako helburua, eta soilik bik matematikan. Horrez gain, azterlanak berdintasunaren arloko erronka nagusiak nabarmendu ditu.

EBren azterlana

Desabantaila-egoeran dauden ikasleek zientzietan errendimendu eskasa izateko duten aukera egoera onean daudenena baino lau bider handiagoa da. Egoera onean daudenek, ostera, zortzi aldiz aukera gehiago dituzte emaitza onenak lortzeko.

Une garrantzitsuan iritsi da EBren azterlana, hain zuzen aurtengo hezkuntzaren arloko neurri-sorta argitaratu aurretik. Neurri horien bidez, joerari buelta emateko neurriak proposatu nahi dizkie Batzordeak estatu kideei, eta adimen artifizialaren aroan etorkizunera begira prest egonen den hezkuntza-eredu bat eraikitzen lagundu. 

Batzordeak hainbat neurri proposatu ditu agintaldi honetarako, besteak beste, hauek: Oinarrizko Gaitasunetarako Ekintza Plana, el ZTIMen Irakaskuntzarako Plan Estrategikoa, Alfabetatzea bultzatzeko Europako Koalizioa eta EBren eta ELGAren AA arloko Alfabetatze Esparrua lehen eta bigarren hezkuntzarako. EBren PISA 2025 txostena kontsultagai dago Interneten.

Informazio gehiago