Más Planetarekin lankidetzan antolatutako ekitaldi ekosozial hori Pompelo Civivoxean egin da, eta sarrera doan izanen da, aretoa bete arte.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak, Mas Planeta elkartearekin batera, Naukas Navarra “Más Planeta Next-Gen” zabalkunde zientifikorako ekitaldia egin du urriaren 3an, larunbatarekin. Helburua da ezagutza, berrikuntza eta zientzia Foru Komunitateko gazteei hurbiltze, formatu dinamiko, irisgarri eta erakargarri baten bidez.

Ekitaldia Javier Peláez eta Antonio Martínez Ron dibulgatzaileek zuzendu dute.  Peláez idazle eta komunikatzailea RTVEko “Cazador de Cerebros” programaren gidoilaria da duela hamar urte baino gehiagotik, kolaboratzailea da El País, El Español, National Geographic eta Vozpópuli egunkari eta aldizkarietan, eta Bitácora Saria hiru aldiz irabazteaz gain, dibulgazio zientifikoko webgune onenaren Prisma Saria eta irrati digitaleko programa onenaren Ondas Saria ere irabazi ditu. Martínez Ron, aldiz, elDiario.es egunkari digitaleko zientzia ataleko burua da, eta kolaboratzailea TVEren La 2 katean, Cadena SERen, La Sexta RNEn eta Vozpópulin. Biek aurkeztu dituzte zientzia, unibertsitate eta komunikabideen arloko profesionalekin antolatutako 12 hitzaldi-blokeak, non adituek beren ideiarik inspiratzaileenak partekatuko dituzten erronka ekosozialei buruz.

Egitaraua

Goiza Ujué Fresánekin hasi zen. Ramón y Cajal Nekazaritza Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutuko ikertzailea da bera, eta elikagaien jasangarritasunaren arloan lan egiten du. Goizeko saioak aurrera egin zuen Lorena Pérez eta Laura Filardorekin. Errioxa eta Valladolideko unibertsitateetako irakasleak dira, hurrenez hurren, eta hizkuntzak giza mugikortasuna ulertzeko moduan duen eraginaren garrantziaz hitz egin zuten. Atsedenaldian, musika-tartetxo bat izan zen eta Pre-Naukas fasea irabazi duten Nafarroako Batxilergoko bi ikaslek hitzaldiak eman zituzten. Goizari amaiera emateko, Emilio Santiago antropologoa —ekologismo sozialaren ahots nabarmenetako bat— eta Ignacio López Goñi arituko dira; azken hau Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologia eta Parasitologiako katedraduna da eta bertako Zientzia Museoko zuzendaria.

Larunbat arratsaldea Helena González biologoarekin hasi zen. Bigvanciencia taldearen sortzaileetako bat da; espazio horretan zientzia zabaltzen dute, arte eszenikoak eta umorea baliatuz. Gainera, National Geographic aldizkariko editorea eta idazlea da, eta Muy Interesante aldizkarian eta RTVEn ere kolaboratzen du. Gaby Jorquera, pobrezia, desberdinkeria eta gizarte-bazterketaren arloak ikertzen dituen espezialista bera, klimaren arloko desberdinkeriari buruz aritu zen. Bestalde, komunikazioaren bidezko hezkuntzan eta jasangarritasunean aditua den Xabi Barón nafarrak (Greenpeace Españako lehendakariordea izan zen 2015tik 2018ra) eta Óscar Alonso industriako doktore ingeniariak hitzaldia eman zuten elkarrekin. Biak dira SIG Coop-en bazkide fundatzaileak.

Atsedenaldiaren ondoren, Marga Sánchez Romero aritu ziren. Arkeologoa, dibulgatzailea eta Granadako Unibertsitateko historiaurreko katedraduna da, eta bereziki emakumeen historia berreskuratzen lan egiten du. Jardunaldiari bukaera emanen diote Iván Rivera telekomunikazioetako ingeniariak eta Isabel Moreno metereologo eta dibulgatzaile klimatikoak. Azken horrek TVEko “Aquí la Tierra” saioan kolaboratzen du. Gainera, Europako Klima Itunaren enbaxadorea da 2023az geroztik.

Dibulgatzaile zientifikoa

Azkenik, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Txema Burgaletak nafar gazteengan pentsamendu kritikoa sustatzeko Nafarroako Gazteriaren Institutuak hartutako konpromisoa nabarmendu zuen. “Honelako ekitaldiek, zientzia modu ludiko eta zorrotzean hurbiltzeaz gain, gazteak ahalduntzen dituzte, tresnak eskaintzen baitizkiete erronka ekosozialak ulertzeko eta erronka horiei aurre egiteko”, azpimarratu zuen.

Zentzu horretan, “ekimen honen helburua ez da problema konplexuei erantzun sinpleak ematea”, adierazi zuen Burgaletak, “baizik eta zenbait tresna eskaintzea, inguratzen gaituen mundua hobeki ulertzeko, eztabaida informatua sustatzeko, eta gazteek gizartearen oraina eta geroa definitzen dituzten elkarrizketetan aktiboki parte har dezaten laguntzeko”.

Bestalde, Joaquín Sevilla dibulgatzaile zientifiko eta Más Planeta-ko kide nafarrak adierazi zuen “zorrotzak eta dibertigarriak izan gaitezkeela, eta ezagutza zientifikoarekin interesgarriak eta deigarriak diren ikuskizunak egin ditzakegula”. Sevillak oroitarazi du Naukas plataformak 15 urte daramatzala ekitaldiak egiten, besteak beste, Bilbon, eta jende asko joaten dela haietara.

Nabarmentzekoa da ezen ekitaldi honetan, izen handiko dibulgatzaileez gain, Nafarroako Batxilergoko 2. mailako zenbait ikaslek ere parte hartu zutela. Ikasle horiek irailaren 25ean hautatu zituzten, Benjamín de Tudela BHIn ehun bat pertsona bildu zituen ekitaldi batean.  

Informazio gehiago