Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) abian jarri zenetik, 360.000 milioi euro eskatu dira dirulaguntzetan eta 213.000 milioi euro, berriz, maileguetan.
EBko estatu kide guztiek jada aurkeztu dizkiote Europako Batzordeari Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaaren esparruko azken ordainketa-eskaerak (mekanismo horiNextGenerationEUren osagai nagusia da). Ezarritako epearen barruan aurkeztu dituzte; hau da, 2026ko irailaren 30a baino lehen. SEM abian jarri zenetik estatu kideek 360.000 milioi euro eskatu dituzte dirulaguntzetan eta 213.000 milioi euro, aldiz, maileguetan; hau da, SEMek esleitutako aurrekontu guztia.
Azken ordainketa-eskaera horiek aurkeztu dira SEMen exekuzio-aldia 2026ko abuztuaren 31n bukatu ondoren; izan ere, ordurako, estatu kideek beraien suspertze- eta erresilientzia-planetan ezarritako mugarri eta xede guztiak bete behar zituzten.
Erronka ekonomikoak
Horrela bukatzen da eraberritzeen eta inbertsioen bost urteko prozesua, EBk babestu eta estatu kideek gauzatu dutena, COVID-19 pandemiari eta aurrekaririk gabeko erronka ekonomiko eta energetikoei erantzuteko. MRR mekanismoaren bitartez, estatu kideek jarduera ekonomikoa bultzatu dute une kritiko horretan, langabezia maila historikoki apaletan mantentzen lagundu dute, eta inbertsio estrategikoak areagotu dituzte energia berriztagarrietan, energia-efizientzian eta teknologia garbietan.
Ursula von der Leyen presidenteak honako hau adierazi du: “NextGenerationEU sortu genuen Europar Batasunerako erabakigarria zen une batean. Ziurgabetasun handiko momentu batean, elkartasuna aukeratu genuen. Eta etorkizun sendoago eta independenteago bat eraiki genuen. Gaur, azken ordainketa-eskaerak aurkeztu ahala, argi eta garbi ikus dezakegu zer lor dezakeen Europak, lankidetzan, anbizioarekin eta batasunean jarduten duenean. Europak gaur bere konpromisoak betetzen ditu, etorkizunean inbertitzeko.”